Gure eskolan euskararen erabilera areagotzeko asmoz kanpaina berri bat laster martxan jarriko dugu. Ikasleen arteko komunikazioa bultzatu nahi dugu: ikasitakoa, iritziak, emozioak, ... besteekin konpartitzen ikasten.
Eta zein da gure proposamena? Gela bakoitzak bere pasabidea izendatu beharko du. Bai, Bilbo hiriak bezala, gure eskolak kaleak izango ditu eta kale bakoitzari izena emateko benetan merezi duen norbaiti edo zerbati emango diogu, ezta?
Ea ba, animatu zaitezte eta bilatu zuen gustuko idazlea, margolaria, kirolaria, irakaslea, musikaria, Sondikako pertsonaia, ...
Beste pista bat emango dizuegu: begiratu benetako kale izenen artean eta horietan mendiak, ibaiak, herriak, eta abar ere daudela ikusiko duzue. Beraz, aukeratzerakoan horrelako bat ere aukera dezakezuela kontuan hartu.