Kaleizendegiak
Hau da euskararen kanpaina ateratako emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan.
Hau da euskararen kanpaina ateratako emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan.
Ekainaren 10ean puntual puntual heldu zen gure eskolara Maite Franco, Aizkorri argitaletxearen eskutik.Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasleek Maiteren liburua ren inguruan egindako kartelak eta galderak prestatu zituzten.Txikitan irakaslea izan nahi zuen eta gaur egun ipuin kontalaria eta idazlea da. Eskolako jantokian dastatu genuen berak idatzitako liburu bakarra:Ixone Isilik hain zuzen ere.Gauza asko kontatu zigun:-Liburua hasieran gaztelaniaz idatzi zuela.-Ilustratzailea bere lehengusina dela ( Lorena ).- Ixoneren ama Luisa da liburuan eta benetan dela: bere ahizpa.
Pasa den ostegunean, maiatzak 8, Edorta Langara eskolako 5. eta
6.mailetako ikasleekin egon zen. Aizkorrik argitaletxeak ekarri zuen eta ikasleek irakurritako "Sadako eta paperezko mila kurriloak" liburuaren gainean solasean gustora aritu ziren eta irudiak eginez berak ongi menperatzen duen teknika erakutsiz.

Berak esan zigun txikitan aspertzen zenean marrazkiak egiten zituela.
Aldizkari bat ilustratzeko ehun marrazki inguru egiten ditu, gero aukeraketa egiten du eta horietatik hamar bat inguru hartzen ditu.
Lehen auzo hori Haur Hezkuntzako aterpea zen eta gaur egun hiru urtekoak, haien andereñoak eta hizkuntzak irakasteko irakaslea bizi dira .
Hiru urtekoak oso ipuin zaleak dira. Marrazkiak eta pertsonaiak ipuinetan agertzen dira eta gehien maite dutena MAMUTXO da. Bere oroimenez kaleari izen hori jarri diote.
Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek.
Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako.
Kurtso honetan erakusketak eskolan egin dituzte.
Beheko solairuan dagoen korridoreari TRANKAS BARRANKAS izena jarri diote han bizi direnek: laugarren, bostgarren, seigarren ikasleek eta beraien irakasleek.
Izena dibertigarria iruditu zaielako eta badirudi oso bihur eta famatuak diren bi sagu honela deitzen direlako aukeratu dute izen hori.
Erdiko korridorean kale bi daude. Bata MAHIZIN LABORATEGIA KALEA da. Pasabide honetan bigarren mailakoak ( B) eta bere irakaslea bizi dira.
Zer dela eta izen hori? Gela horretan matematika ( MA) , hizkuntza ( HIZ) eta igurunea ( IN ) lantzen dituzte. Gainera orain dela urte asko gela hori laborategia izan zenez ikasleek izen hori aukeratu dute.
Erdiko pasabidean bi kale daude. Bata HARITZA kalea da .
Pasabide horretan bost urtekoak, lehenengo mailakoak, bigaren mailakoak(A) eta beraien irakasleak bizi dira.
Zer dela eta Haritza izena?
Zuhaitza gizaki bat da eta beraz zaindu egin behar dugu baita Natura ere bai. Euskara gure hizkuntza da eta beraz erabili behar dugu. Haritza Euskal Herriari lotutako zuhaitzik adierazgarriena edo esanguratsuena da: basoak, Gernika, Natura, Bizkaiko armarria...
Pasa den maiatzaren 20an gurekin aritu zen Mitxel Murua. Idazle aparta eta pertsona zoragarria. Berarekin "Mari puzker" eta "Peio Telleriaren amets eroa" liburuak ikusi, aztertu eta gozatu genituen.
Kalez kalez paseatzen gabiltza eta ipuinak entzuteko gogoa sartu zaigu, gelditu pixkat gurekin eta aukeratu entzun nahi duzun ipuina: