Kaleizendegiak
Hau da euskararen kanpaina ateratako emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan.
Hau da euskararen kanpaina ateratako emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan.
Lehen auzo hori Haur Hezkuntzako aterpea zen eta gaur egun hiru urtekoak, haien andereñoak eta hizkuntzak irakasteko irakaslea bizi dira .
Hiru urtekoak oso ipuin zaleak dira. Marrazkiak eta pertsonaiak ipuinetan agertzen dira eta gehien maite dutena MAMUTXO da. Bere oroimenez kaleari izen hori jarri diote.
Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek.
Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako.
Kurtso honetan erakusketak eskolan egin dituzte.
Beheko solairuan dagoen korridoreari TRANKAS BARRANKAS izena jarri diote han bizi direnek: laugarren, bostgarren, seigarren ikasleek eta beraien irakasleek.
Izena dibertigarria iruditu zaielako eta badirudi oso bihur eta famatuak diren bi sagu honela deitzen direlako aukeratu dute izen hori.
Erdiko korridorean kale bi daude. Bata MAHIZIN LABORATEGIA KALEA da. Pasabide honetan bigarren mailakoak ( B) eta bere irakaslea bizi dira.
Zer dela eta izen hori? Gela horretan matematika ( MA) , hizkuntza ( HIZ) eta igurunea ( IN ) lantzen dituzte. Gainera orain dela urte asko gela hori laborategia izan zenez ikasleek izen hori aukeratu dute.
Erdiko pasabidean bi kale daude. Bata HARITZA kalea da .
Pasabide horretan bost urtekoak, lehenengo mailakoak, bigaren mailakoak(A) eta beraien irakasleak bizi dira.
Zer dela eta Haritza izena?
Zuhaitza gizaki bat da eta beraz zaindu egin behar dugu baita Natura ere bai. Euskara gure hizkuntza da eta beraz erabili behar dugu. Haritza Euskal Herriari lotutako zuhaitzik adierazgarriena edo esanguratsuena da: basoak, Gernika, Natura, Bizkaiko armarria...
Hemen daukagu goiko solairuko pasabidean jarri dugun txartela. Kale honetan, bi urteko eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak eta irakasleak bizi dira. Zapatatxiki izena aukeratu dute alde batetik, izen polita eta barregarria bilatu nahi zutelako, eta bestetik korridore honetatik zapata txiki asko ibiltzen direlako.

Behin Betiko da euskara kanpaina honetan abesteko aukeratu dugun kanta. Egunero, eskolara sartzen garenean, entzuten dugu. Kanta ondo ikasi gelan eta ikasi ondoren ea norbait animatzen den beste bat asmatzen.

Gela guztietan ari gara izenak bilatzen gure pasabideak izendatzeko. Sarreran eskolako pasabideen planoa jarri dugu eta bertan joango gara aukeratutako kaleak ipintzen.
Gure eskolan euskararen erabilera areagotzeko asmoz kanpaina berri bat laster martxan jarriko dugu. Ikasleen arteko komunikazioa bultzatu nahi dugu: ikasitakoa, iritziak, emozioak, ... besteekin konpartitzen ikasten.
Eta zein da gure proposamena? Gela bakoitzak bere pasabidea izendatu beharko du. Bai, Bilbo hiriak bezala, gure eskolak kaleak izango ditu eta kale bakoitzari izena emateko benetan merezi duen norbaiti edo zerbati emango diogu, ezta?

Ea ba, animatu zaitezte eta bilatu zuen gustuko idazlea, margolaria, kirolaria, irakaslea, musikaria, Sondikako pertsonaia, ...
Beste pista bat emango dizuegu: begiratu benetako kale izenen artean eta horietan mendiak, ibaiak, herriak, eta abar ere daudela ikusiko duzue. Beraz, aukeratzerakoan horrelako bat ere aukera dezakezuela kontuan hartu.