Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Ekaina 2008

Kaleizendegiak

sudurbeltz 30/06/2008 @ 08:43

 Hau da  euskararen kanpaina  ateratako  emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan. 

   dscn4327.JPG            dscn4334.JPG dscn4326.JPG dscn4329.JPG dscn4328.JPG

MAITE FRANCO gure eskolan

sudurbeltz 11/06/2008 @ 13:17

Ekainaren 10ean  puntual puntual heldu zen gure eskolara Maite Franco, Aizkorri argitaletxearen eskutik.Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasleek  Maiteren liburua ren inguruan egindako kartelak eta galderak  prestatu zituzten.Txikitan irakaslea izan nahi zuen eta gaur egun ipuin kontalaria eta idazlea da. Eskolako jantokian dastatu genuen berak idatzitako liburu bakarra:Ixone Isilik hain zuzen ere.Gauza asko kontatu zigun:-Liburua  hasieran gaztelaniaz idatzi zuela.-Ilustratzailea bere lehengusina dela  ( Lorena ).- Ixoneren ama Luisa da   liburuan eta benetan  dela: bere ahizpa.   

dscn4314bis.JPG

Edorta Langararekin irudien mundura

sudurbeltz 04/06/2008 @ 16:37

 

Pasa den ostegunean, maiatzak 8, Edorta Langara eskolako 5. eta sada6.mailetako ikasleekin egon zen. Aizkorrik argitaletxeak ekarri zuen eta ikasleek irakurritako "Sadako eta paperezko mila kurriloak" liburuaren gainean solasean gustora aritu ziren eta irudiak eginez berak ongi menperatzen duen teknika erakutsiz. 

ilustratzailea  022

Berak esan zigun txikitan aspertzen zenean marrazkiak egiten zituela.

Aldizkari bat ilustratzeko ehun marrazki inguru egiten ditu, gero aukeraketa egiten du eta horietatik hamar bat inguru hartzen ditu.

MAMUTXO

sudurbeltz 04/06/2008 @ 12:25

Lehen auzo hori Haur Hezkuntzako aterpea zen eta gaur egun hiru urtekoak, haien andereñoak eta hizkuntzak irakasteko irakaslea bizi dira .

Hiru urtekoak oso ipuin zaleak dira. Marrazkiak eta pertsonaiak ipuinetan agertzen dira eta gehien maite dutena MAMUTXO da. Bere oroimenez kaleari izen hori jarri diote.

DSCN 4294 jpg

MARGOLORE

sudurbeltz 02/06/2008 @ 14:13

Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena  jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek.

Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako.

Kurtso honetan  erakusketak eskolan egin dituzte.

DSCN 4293