Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kaleizendegiak

 Hau da  euskararen kanpaina  ateratako  emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan. 

   dscn4327.JPG            dscn4334.JPG dscn4326.JPG dscn4329.JPG dscn4328.JPG

MAITE FRANCO gure eskolan

Ekainaren 10ean  puntual puntual heldu zen gure eskolara Maite Franco, Aizkorri argitaletxearen eskutik.Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasleek  Maiteren liburua ren inguruan egindako kartelak eta galderak  prestatu zituzten.Txikitan irakaslea izan nahi zuen eta gaur egun ipuin kontalaria eta idazlea da. Eskolako jantokian dastatu genuen berak idatzitako liburu bakarra:Ixone Isilik hain zuzen ere.Gauza asko kontatu zigun:-Liburua  hasieran gaztelaniaz idatzi zuela.-Ilustratzailea bere lehengusina dela  ( Lorena ).- Ixoneren ama Luisa da   liburuan eta benetan  dela: bere ahizpa.   

dscn4314bis.JPG

Edorta Langararekin irudien mundura

 

Pasa den ostegunean, maiatzak 8, Edorta Langara eskolako 5. eta sada6.mailetako ikasleekin egon zen. Aizkorrik argitaletxeak ekarri zuen eta ikasleek irakurritako "Sadako eta paperezko mila kurriloak" liburuaren gainean solasean gustora aritu ziren eta irudiak eginez berak ongi menperatzen duen teknika erakutsiz. 

ilustratzailea  022

Berak esan zigun txikitan aspertzen zenean marrazkiak egiten zituela.

Aldizkari bat ilustratzeko ehun marrazki inguru egiten ditu, gero aukeraketa egiten du eta horietatik hamar bat inguru hartzen ditu.

MAMUTXO

Lehen auzo hori Haur Hezkuntzako aterpea zen eta gaur egun hiru urtekoak, haien andereñoak eta hizkuntzak irakasteko irakaslea bizi dira .

Hiru urtekoak oso ipuin zaleak dira. Marrazkiak eta pertsonaiak ipuinetan agertzen dira eta gehien maite dutena MAMUTXO da. Bere oroimenez kaleari izen hori jarri diote.

DSCN 4294 jpg

MARGOLORE

Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena  jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek.

Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako.

Kurtso honetan  erakusketak eskolan egin dituzte.

DSCN 4293

TRANKAS BARRANKAS

Beheko solairuan dagoen  korridoreari  TRANKAS BARRANKAS   izena jarri diote han bizi direnek: laugarren, bostgarren, seigarren ikasleek eta  beraien irakasleek.

Izena   dibertigarria iruditu zaielako eta   badirudi  oso bihur eta famatuak diren  bi sagu honela deitzen direlako  aukeratu  dute  izen hori. 

DSCN 4290 JPG

MAHIZIN LABORATEGIA

Erdiko korridorean  kale bi daude. Bata  MAHIZIN LABORATEGIA  KALEA da. Pasabide honetan  bigarren mailakoak ( B) eta bere irakaslea bizi dira.

Zer dela eta izen hori?  Gela horretan  matematika ( MA) , hizkuntza ( HIZ) eta igurunea ( IN ) lantzen dituzte. Gainera orain dela urte asko  gela hori  laborategia izan zenez  ikasleek  izen hori aukeratu dute.

dscn4292.JPG

  

HARITZA

Erdiko pasabidean bi kale daude. Bata HARITZA kalea da .

Pasabide horretan bost urtekoak, lehenengo mailakoak, bigaren mailakoak(A) eta beraien irakasleak bizi dira.

Zer dela eta Haritza izena?

Zuhaitza gizaki bat da eta beraz zaindu egin behar dugu baita Natura ere bai. Euskara gure hizkuntza da eta beraz erabili behar dugu. Haritza Euskal Herriari lotutako zuhaitzik adierazgarriena edo esanguratsuena da: basoak, Gernika, Natura, Bizkaiko armarria...

dscn4291.JPG

Mitxel Muruarekin solasaldi izugarri

Pasa den maiatzaren 20an gurekin aritu zen Mitxel Murua. Idazle aparta eta pertsona zoragarria. Berarekin "Mari puzker" eta "Peio Telleriaren amets eroa" liburuak ikusi, aztertu eta gozatu genituen.

dscn0234.JPG

Kalipuinak

Kalez kalez paseatzen gabiltza eta ipuinak entzuteko gogoa sartu zaigu, gelditu pixkat gurekin eta aukeratu entzun nahi duzun ipuina: